Obra-lizentzia

Xedea

– Honako obra hauek egiteko lizentzia lortzea: etxebizitzen barrualdea eraberritzekoak, igogailua jartzea, lokaletako erreforma txikiak, balkoiak, fatxadak, hegalak, teilatuak, kanpoko aroztegiak konpontzea, errotuluak eta toldoak jartzea, eraispenak, panteoiak, etab.

Nork egin dezake izapidea?

– Edozein pertsona fisiko edo juridikok.

Nola egin daiteke izapidea? / Aurkeztu beharreko agiriak

– Eskabide-eredua beteta.
– Eskabide orokorra eskatzaileak edo ordezkariak sinatuta.
– Aurrekontu xehatua.
– Etxebizitza edo lokalak eraberritzeko obretarako kokapen- eta kokaleku-planoak, egungo egoeraren eta erreformaren planoak, sekzio, altxaera, bornatu eta gainazalen planoak, aurrekontu xehatua, fatxada, ate eta leihoen materialak eta kolorea aurkeztuko dira eta, lokalen kasuan, zertarako erabiliko diren adieraziko da.
– Fatxadari, leihoei, terrazei eta balkoiei eragingo dieten obretarako, Jabeen Erkidegoaren baimena aurkeztuko da.
– Eraikuntza berriko obretarako edo eraikinen erabateko zaharberritzeetarako euskarri informatikoa (CDa edo antzekoa) erantsiko da, eraikinaren kokapen-planoekin eta oinplano orokorrekin.

Nola eta noiz ebazten da?
– Eskaera obrei hasiera eman baino lehen egingo da beti. Bide publikoa okupatzeko lizentzia eskatzea, obren izaerak hala eskatzen duenean, obra-eskaeren barruan sartuko da. Ahazten den kasuetan soilik joango da interesduna ondoren eskatzera.
– Lizentzia eman ondoren obra ez bada egin behar, interesdunak idatziz eskatu beharko du baimena baliogabetzeko.
– Obrako lizentziak eman eta urtebetera bukatzen dira; epe hori igarotakoan lizentzia berritu behar da.

Non kontsulta daiteke izapidetze-egoera?

– Hemen kontsulta daiteke: Herritarren karpeta – Nire espedienteak.